Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren arabera 1.000 ikasle inguru beka barik geratu ziren 2012/2013an
Erabiltzailearen akzioak

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren arabera 1.000 ikasle inguru beka barik geratu ziren 2012/2013an

2013/06/19 - Unibertsitatea.net
Euskal familien egoera ekonomikoak okerrera egin arren beka kopurua gutxitu egin da eta beka ukatzeek nabarmen egin dute gora.

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak egindako kalkuluen arabera 1.000 pertsona inguru beka barik geratu ziren 2012/2013 ikasturtean.

Ikasle kontseiluak egindako azterketak zera erakutsi du besteak beste:

  • Egoera ekonomikoak okerrera egin arren beka orokorren kopurua %5 gutxiagotu zela. 500 beka gutxiago egon ziren.
  • Isabel Celaá-k zuzendutako Hezkuntza Sailak ezarritako betekizun zorrotzagoen ondorio zuzenak hauek izan zirela:
      • Masterrerako beka lortzeko betekizuna puntu erdi igotzearen ondorioz (6 puntutik 6,5 puntura) beka ukatzeak dozena bat izatetik ehun baino gehiago izatera pasatu dira. Ikasle Kontseiluak egindako kalkuluen arabera, murrizketak 200.000 euro inguruko eragina izan du Euskadiko familiengan.
      • Graduan gainditutako kreditu-kopuruaren betekizuna %10ean gogortu zen eta ondorioz beka ukatu zaien ikasleen kopuruak %40 egin du gora. Kostu hori familiek ordaindu dute eta 600.000 euro ingurukoa da Ikasle Kontseiluaren arabera.
Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari