Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek Kapuko aldizkaria sortu dute

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek Kapuko aldizkaria sortu dute

2011/03/28 - Unibertsitatea.net
Aldizkariarekin ikasketetan jasotzen ari diren jakintza teorikoa praktikara eraman nahi dute ikasleek.

UPV/EHUko Kazetaritzako, Ikus-entzunezko eta Publizitateko 1. mailetako ikasleek Kapuko aldizkaria sortu berri dute.

Aldizkariarekin ikasketetan jasotzen ari diren jakintza teorikoa praktikara eraman nahi dute eta musika, kirola, moda edo bidaiak bezalako gaiak landuko dituzte.

Kapuko izena, graduen izenburuen hasierako siglekin osatu dute: KAzetaritza, PUblizitatea eta KOmunikazioa.

Aldizkariak paperezko edizioa eta edizio digitala izango ditu.