Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Euskara Institutuak sortutako Sareko Euskal Gramatika sarean kontsultatzeko moduan dago

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko Euskara Institutuak sortutako Sareko Euskal Gramatika sarean kontsultatzeko moduan dago

2011/03/31 - uNibertsitatea.net
UPV/EHUko Euskara Institutuak prestatutako Sareko Euskal Gramatika (SEG) erabiltzaileen eskura dago http://www.ehu.es/seg helbidean.

 

Etengabe elikatzen joango den atari dinamikoa izan nahi du eta egun atal hauek kontsultatu daitezke: Hiztegia, Morfosintaxia, Euskara eta Gizakia, Euskara eta Gizartea, Hizkuntzalaritza aplikatua, Fonetika eta fonologia, Euskararen historia eta Zalantzen txokoa.

 

Sortzaileen esanetan Sareko Euskal Gramatika ekimenaren berezitasun nagusiak dira aurkezteko modua bera (Interneteko erreminta), gramatikak duen eduki anitza eta euskara modernoaren erabilera (2000. urtetik aurrerako testuak hartu dira kontutan).