Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko eta Gurutzetako Ospitaleko diziplina arteko talde batek Neonatologia saria jaso du

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko eta Gurutzetako Ospitaleko diziplina arteko talde batek Neonatologia saria jaso du

- Unibertsitatea.net
Kalkulatzen da jaiotzen diren 1.000 haurretatik 2 eta 4 artean direla jaiotza inguruko asfixia sufritzen dutenak.

"Entzefalopatia hipoxiko-iskemikoaren eredu esperimentala" da UPV/EHUko eta Gurutzetako Ospitaleko diziplina arteko taldeak egin duen lana. Lana, Neonatologiari buruzko Ordesa sarietan izan da saritua.

Entzefalopatia hipoxiko-iskemikoa oxigeno edo odol faltak eragiten duen garuneko kaltea da eta honen gaineko ikerketa egiten dabiltza garaiz aurretik jaiotako arkumeekin. Eredu esperimental bat garatzen ari dira eraso hipoxiko-iskemikoak eragindako kaltea kuantifikatzeko eta ebaluatzeko.