Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV-EHUko aditu talde batek Gerra zibilaren artxiboa sortuko du
Erabiltzailearen akzioak

UPV-EHUko aditu talde batek Gerra zibilaren artxiboa sortuko du

2007/01/08 - Unibertsitatea.net
Gerra zibilak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan izan zuen eragina jasoko duen artxiboa sortuko dute, eta emaitzak gida baten jasoko dira.

UPV-EHUko historialari eta aditu talde bat arituko da dokumentazio lanetan, José Luis de Granja katedraduna buru dutela.

Ikerketaren helburua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Gerra zibilak izan zuen eragina dokumentatuko duen artxiboa sortzea da. Datuak aipatu lurraldeetan bilatuko dituzte. Halaber erbesteratuak jaso zituzten hainbat herrialdetan: Mexikon, Txilen, Bretainia Handian eta Frantzian.

José Luis de Granja katedradunarekin batera, Santiago de Pablo Contreras, Juan Carlos Jiménez de Aberasturi, Pedro Barruso, Karmelo Landa eta Norberto Ibáñez historialari eta ikertzaileak arituko dira.

Proiektua, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Departamentuak bultzatu du eta bi urteko epean gauzatuko da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari