Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUk unibertsitatera sartzeko kimikako euskarazko azterketan akatsa egon zela onartu du

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUk unibertsitatera sartzeko kimikako euskarazko azterketan akatsa egon zela onartu du

2011/06/14 - Unibertsitatea.net

Joan zen astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan unibertsitatera sartzeko probako Kimikako azterketa euskaraz egin zuten 1.800 ikasle inguru kezkatuta agertu dira azterketan hainbat arazo ikusi zituztelako.

Ikasleen kezkak UPV/EHUri:

Hain zuzen, ikasleek eta hauen ikastetxeetako tutoreek 3 arazo jakinarazi zizkien UPV/EHUri:

    • Ariketetako bat euskarara txarto itzulita zegoela.
    • Ariketetako baten emaitza ateratzeko batxilergoan irakasten ez zen formula bat erabili beharra zegoela.
    • Ariketetako bat ateratzeko Biologiako ezagutzak izatea beharrezkoa zela eta batxilergoan ez dela beti irakasgai hau ematen.

 

UPV/EHUk akats bakarra onartu du:

UPV/EHUk arazo hauek eman diren edo ez aztertzeko 2 aditu talde jarri zituen atzo lanean. Batetik Kimikako azterketa osatu zuten irakasle taldea eta bestetik unibertsitatean kimika irakasten duten doktore taldea. Hauek ondorio berdinera iritsi dira, Kimikako azterketan beraien iritziz, akats bakarra egon zen: azterketako ariketetako bat euskarara gaizki itzulita zegoen.


UPV/EHUren irtenbidea:

 

Honen aurrean zera erabaki du UPV/EHUk: kimikako azterketa euskaraz zein gaztelaniaz egin duten 3.258 ikasleen azterketen zuzenketa bikoitza egitea. Batetik, kimikako azterketa bere osotasunean, ariketa guztiak kontuan hartuta zuzenduko dute eta bestetik, akatsa zuen ariketa kenduta. Ikasleari bi zuzenketetako notarik altuena esleituko zaio.