Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUk Unibertsitateko Albaitaritza Ospitalea izango du

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUk Unibertsitateko Albaitaritza Ospitalea izango du

2011/05/17 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUren asmoa da Ospitalea eraiki ostean Albaitaritza ikasketak Gasteizen eskaintzea.

Arabako Foru Aldundiak eta UPV/EHUk hitzarmena sinatu dute Unibertsitateak Arabako campusean Albaitaritza Ospitalea izan dezan.

UPV/EHUren asmoa da Ospitalea eraiki ostean Albaitaritza ikasketak Gasteizen eskaintzea. Izan ere, Albaitaritza Ikasketak homologatzeko beharrezkoa da Albaitaritza Ospitalea izatea.

Azpiegitura berrian graduko ikasketak, praktikak, graduondokoak, jardunaldiak, ikastaroak... eskainiko dira eta ikerketarako gunea ere izango da. Honez gain, albaitariei laguntza teknikoa eskainiko zaie gaur egun medio falta dela eta eskaini ezin dituzten zerbitzuetan (erradiologia, ekografia, kardiologia, azterketa klinikoak, ebakuntza kirurgikoak...) eta albaitaritzaren alorrean arreta eskaintzeko espazioa ere izango da, nekazariei zein animalien jabeei laguntza emateko.

Arabako Foru Aldundiak 9 milioi eurotik gora inbertituko ditu proiektuan datozen 4 urteetan.