Dokumentuaren akzioak
UPV/EHUk lehen euskal unibertsitate publikoaren 75. urteurrena ospatuko du
Universidad Vasca/Euzko Irakastola Nagusia izan zen lehen euskal unibertsitate publikoa. 1936. urtean sortua fakultate bakarra izan zuen: Medikuntza Fakultatea - Osakintza Ikastola. Bilboko Ospitale Zibilean kokatuta, 1937ko urtarrilean Medikuntzako ikasketak jarri zituzten martxan 22 irakasle eta 100tik gora ikaslerekin. Otsailean, Erizaintzako ikasketak abian jarri zituzten, erizaintzako bi espezialitate eskainiz:
- "Guztietarako gai den gaxozaiñaren izena lortu al izateko gertuera."
- "Gizarte-laguntzari buruzko osakintza berezia ikastea."
276 emakumek hasi zituzten ikasketak baina amaitu gabe utzi behar izan zutez. Izan ere, biziraupen laburra izan zuen Unibertsitateak, urtarrilean ateak zabaldu eta 1937ko ekainean, tropa frankistak Bilbora sartu ondoren, itxi behar izan baitzuten ateak.
UPV/EHUk azaroaren 23tik abenduaren 1era lehen euskal unibertsitate publikoaren 75. urteurrena ospatuko du erakusketa ibiltari batekin, hainbat hitzaldi eta ekitaldiekin.