Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUk Enologia masterra eskainiko du 2010-2011 ikasturtetik aurrera

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUk Enologia masterra eskainiko du 2010-2011 ikasturtetik aurrera

2010/09/23 - Unibertsitatea.net
Nazioartean itzal handia duten irakasle eta profesionalek emango dute, eta irekita egongo da oso arlo diferenteetako ikasleentzat

2010-2011 ikasturtetik aurrera UPV/EHUko Farmazia Fakultatea "Ennologia berritzaileko Unibertsitate Masterra" eskaintzen hasiko da. Graduondoko ikasketa ofizial hauek balioa izango dute Europan, eta ANECA-ren onespena daukate.

'Enologia Berritzaileko Unibertsitate Masterra' elkarlanaren emaitza da. Ekimen honetan lankide dira UPV/EHU, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saila eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko nazioarteko eta estatuko izen handiko hainbat arlotako aditu.

Master hau jakintza-arlo anitzekoa da; haren helburua zentzumenen bidezko ardoaren analisiaren profesionalak prestatzeaz gain, merkatuen ezagutzan eta nazioarteko merkataritza estrategietan adituak izango diren profesionalak sortzea da. 

Ildo horretatik, 'Enologia Berritzaileko Unibertsitate Masterra' egiten duten profesionalak prestatuta aterako dira produktuen gama bat sustatzeko maila guztietan merkatuaren eskakizunen arabera, eta produktua modu berritzailean kudeatzeko.