Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Garuneko tumoreak hobeto mugatzeko metodoa garatu du UPNA/NUPeko GIARA ikerketa taldeak
Erabiltzailearen akzioak

Garuneko tumoreak hobeto mugatzeko metodoa garatu du UPNA/NUPeko GIARA ikerketa taldeak

2013/09/18 - Unibertsitatea.net
Medikuek tumore ehuna ehun osasuntsutik non bereizi behar den erabakitzen dutenerako da erabilgarria, izan ere, ikertzaileen algoritmoak aukerarik okerrena inoiz ez duela hautatuko bermatzen dio medikuari.

UPNA/NUPeko GIARA adimen artifizialeko ikerketa taldeak irudi medikoetan garuneko tumoreak hobeto mugatzeko metodoa garatu du. Lan honekin, Logika Lausoaren Europako Elkartearen (EUSFLAT) ikerketa onenaren saria jaso du.

Medikuek tumore ehuna ehun osasuntsutik non bereizi behar den erabakitzen dutenerako da erabilgarria, izan ere, ikertzaileen algoritmoak aukerarik okerrena inoiz ez duela hautatuko bermatzen dio medikuari. Algoritmoen bidez denbora errealeko aplikazioa lortzen da, une jakin batean irudi baterako erabilgarria dena.

Lanaren egileak Aránzazu Jurío, Miguel Pagola, Daniel Paternain, Nicolás Madrid eta Humberto Bustince izan dira eta 200 lanekin lehiatu ostean Alemaniako Universität Marburg-ekin eta Belgikako Ghent University-rekin iritsi ziren finalera.

(Iturria: UPNA/NUP)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari