Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUk Bilbon campus berri bi sortuko ditu

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUk Bilbon campus berri bi sortuko ditu

2006/12/20 - Unibertsitatea.net
Atzo Bilboko Udalaren eta UPV/EHUren artean sinatutako hitzarmenaren ostean, hiri unibertsitarioaren proiektua errealitate egiten hasi da.

Bilboko Udalak eta UPV/EHUk, atzo sinatu zuten hiri unibertsitarioaren proiektua aurrera eramateko hitzarmena. Hitzarmenean, Bilboko Udalak Basurtoko ospitalearen eta Sarriko inguruan dauden lurrak ematen dizkio UPV/EHUri. Bigarren honek berriz, egun Termibus geltokia kokatuta dauden lurrak ematen dizkio Bilboko Udalari.

Proiektuaren aurreikuspenetan besteak beste,  Medikuntza Fakultatea Basurtora eramatea, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Leiora eramatea eta campus berri bi sortzea daude: Sarriko eta San Mames.

UPV/EHUk Bilborako salto hau uda ostean hasiko du Bilboko Erakustazoka zenaren lurretan Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren (La Casilla) eta Meatze Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren lanak hasiz. Hala ere, Juan Ignacio Pérez errektore jaunak hiri unibertsitarioaren proiektuko lanen %50a bost urteren buruan hasita egongo dela aurreikusten du.