Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUk bikoiztutako titulazioak kendu egingo ditu

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUk bikoiztutako titulazioak kendu egingo ditu

2011/10/14 - Unibertsitatea.net
Matrikula kopuru gehien duten zentroetan mantenduko dira titulazioak eta gainerakoetan ezabatu.

UPV/EHUko errektoreak jakitera eman duenez neurriak hartu behar omen dira matrikula baxua duten titulazioetan, baina batez ere campus desberdinetan errepikatzen direnetan.

Printzipioz matrikula kopuru gehien duten zentroetan mantenduko dira titulazioak eta gainerakoetan ezabatu. Gaur egun, unibertsitateak 67 titulazio eskaintzen ditu, baina guztira 93 ematen dira bikoizketak kontuan hartuta.

Neurriak 2012/2013 ikasturtean aplikatzen hasiko omen dira.