Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPk Loiuko aireportuaren zarata mapa egin du

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPk Loiuko aireportuaren zarata mapa egin du

2009/11/13 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoak egindako zarata mapak kutsadura akustikoa dagoela egiaztatzen du.
Loiuko aireportuko handitze lanak direla eta aireportuaren zarata mapa egin du aurten AENAk. Bertan egunean 60 eta gauetan 50 dezibeliotik gora jasaten duten 1.983 etxebizitza jaso ditu eta Isolamendu Akustikoaren Planean sartu ditu.

 

AENAren azterketaren emaitzekin ados ez eta Lur Maitea talde ekologistak aireportuko zarata mapa berri bat egitea eskatu dio UPNA/NUPi (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).

 

UPNA/NUPek isolamendu planetik kanpo dagoen etxe batean egin du azterketa eta kutsadura akustikoa egiaztatu dute datuek. Sondika herriaren erdialdean dagoen etxe honetan egunean zehar 66,9 dezibeliotara iristen dira eta legeak 65 dezibeliotan du kutsadura akustikoaren muga.