Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPen hautaproba egin dutenen % 94ak gainditu du

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPen hautaproba egin dutenen % 94ak gainditu du

2010/06/22 - Unibertsitatea.net

UPNA/NUPen ekainean unibertsitatera sartzeko hautaproba orokorra egin dutenen % 94k gainditu du. 2.225 ikasle agertu ziren azterketara eta hauetatik 2.082k gainditu dute.

Batxilergoan ikasketak A eta G (soilik gaztelaniaz) ereduan egin dituzten 1.721 ikaslek egin dute froga eta % 93,43ak gainditu du. D ereduan ikasketak egin eta azterketa egin dutenak 494 ikasle izan dira. Hauetatik % 95,95ak gainditu du.