Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko gradu berrietako ikasleen %20ak irakasgaien bat euskaraz ikasten du

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko gradu berrietako ikasleen %20ak irakasgaien bat euskaraz ikasten du

2011/05/10 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPek unibertsitateak euskararekin duen harremana erakusten dituen datu batzuk argitaratu ditu. Unibertsitatearen asmoa omen da ikasleen behar soziolinguistikoetara urtero-urtero urreratzea.

UPNA/NUPek unibertsitateak euskararekin duen harremana erakusten duten datu batzuk eman ditu argitara. Unibertsitateko ikasle eta elkarte batzuk unibertsitatearen euskarazko eskaintza oso urria dela salatzen dute eta UPNA/NUPek ikasleen behar soziolinguistikoetara urtero-urtero urreratzea omen du helburu. Hona hemen datuak:

Unibertsitatea eta euskara.

    • Matrikulatutako 6.959 ikasleen %23,5ak euskara ondo edo oso ondo zekiela jakinarazi zuen matrikula egiterakoan.
    • Euskara ondo edo oso ondo zekiela zioen ikasleen %82,7ri ikasgairen bat euskaraz ikastea gustatuko litzaioke.
    • Euskara ondo edo oso ondo dakiela dioten ikasleen kopurua %10/11 igo da azken 6 urteetan.
    • Gradu berrietan matrikulatutako ikasleen %20ak ikasgairen bat euskaraz ikasten du.
    • Azken 6 urteetan ikasgairen bat euskaraz ematen duen ikasleen kopurua %38 igo da.
    • Gradu bi (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) euskara hutsean ikasteko aukera dago.
    • 12 titulazioetan ematen diren 120 ikasgaitatik 72k euskarazko taldeak eskaintzen ditu.

Unibertsitatera sartzeko hautaproba.

    • Azken hamarkadan %48an hazi da D ereduan hautaproba egiten duten ikasleen kopurua Nafarroan.
    • Hautaproba euskaraz egin duten ikasleen emaitzak gainerako ereduetakoak baino hobeagoak dira eta aurkeztutakoen %96ak gainditu zuen aurreko urtean.