Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPen "Euskaraz bizi nahi dugu" kanpaina jarri dute martxan hainbat taldek

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPen "Euskaraz bizi nahi dugu" kanpaina jarri dute martxan hainbat taldek

2011/06/20 - Unibertsitatea.net

"Euskaraz bizi nahi dugu" kanpaina jarri dute martxan hainbat taldek UPNA/NUPen. Ekainaren 16tik uztailaren 1a arte dute unibertsitatera sartu nahi duten ikasleek aurrematrikula egiteko aukera eta matrikula euskaraz egitera bultzatu nahi dituzte ekimenarekin.

Talde hauen arabera, 2010/2011 ikasturtean 782 ikasle matrikulatu ziren euskarazko irakasgai solteetara ikasketak euskara hutsean ikasteko aukerarik izan ez zutelako. Ikasle kopuru hau unibertsitatera sartzeko hautaproba euskaraz egin zuten ikasleen %10a baino ez da eta urtero-urtero hautaproba euskaraz egiten duten ikasleen kopurua handituz doa (aurten % 23,84a).

Hori dela eta ikasle euskaldunen eskubideak bermatzeko eskatu diote unibertsitateko errektoretza taldeari. Ekimenaren bultzatzaileak dira ondorengo hauek: Kontseilua, Sortzen-Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak, LAB ELA, STEE-EILAS, Nafarroako Ikasleen Elkarteak eta unibertsitateko irakasle, ikasle eta langilek taldeak.