Dokumentuaren akzioak
UPNA/NUPen bizimodu osasungarria sustatzeko astea antolatu dute
2009/05/11 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPen elikadura eta ohitura osasungarriei buruzko astea antolatu dute maiatzaren 11tik 15era.
Horretarako hainbat ekintza antolatu dira Arrosadiako campusean (Iruñean). Besteak beste, menu eta pintxo osasungarriak, elikadura osasungarriari buruzko erakustokiak eta bihotz-osasunerako zirkuitua.
Astean zehar transmititu nahi den ideietako bat da frutak eta barazkiak kontsumitzearen eta egunean bost otordu egitearen garrantzia.