Dokumentuaren akzioak
UPNA/NUPeko irakasle bik irabazi dute Telekomunikazioetako Ingeniarien 20. sariketa
2010/07/16 - Unibertsitatea.net
Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIT) 30. Telekomunikazioetako ingeniariak sariak antolatu ditu.
Ikasketa amaierako proiektu onenaren sailerako 244 lan aurkeztu dira eta doktoretza tesienerako berriz 195.
Irabazleak UPNA/NUPeko 2 irakasle izan dira:
- Doktoretza tesi onena: Juan Carlos Iriarte. Tesiaren ardatza egitura periodikoen (EBG) erabilera aztertzea izan da, antenen eta egitura islatzaileen erradiazio-ezaugarriak hobetzeko.
- Ikasketa amaierako lanik onena: Marta Tejada Jiménez. Lanaren ardatza domotika izan da. Hain zuzen, ingurune adimentsuetan erabiltzaileak pribatutasuna izateko eskubidea bermatzen duten mekanismoak bilatzea.