Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko ikertzaile talde batek kontsumo txikiko txip baten egindako lana saritu dute Zeelanda Berrian
Erabiltzailearen akzioak

UPNA/NUPeko ikertzaile talde batek kontsumo txikiko txip baten egindako lana saritu dute Zeelanda Berrian

2014/01/10 - Unibertsitatea.net
Bonbilla arrunt batek baino 50 milioi aldiz kontsumo txikiagoa duen gailua izan da gailu onenaren saria jaso duena. Sariketa abenduan ospatu zen Wellingtonen.
UPNA/NUPeko ikertzaile talde batek kontsumo txikiko txip baten egindako lana saritu dute Zeelanda Berrian

Irudia: UPNA/NUP

UPNA/NUPeko Antonio López Martín eta Iñigo Cenoz Villanueva ikertzaileen lanak gailu onenaren saria jaso du 7th International Conference on Sensing Technology (ICST) biltzarrean.

Biltzarra Wellingtonen ospatu zen abenduan eta sentsoreen teknologiaren eta haien aplikazioen esparruan nazioarteko foro nagusietako bat da. 2013ko edizioan 38 herrialdetako 188 artikulu aurkeztu ziren.

UPNA/NUPeko ikertzaileek kontsumo oso txikia duen bihurgailu analogiko/digital baten diseinu berri bat daukan txip bat aurkeztu zuten. Gailu honek bonbilla arrunt batek baino 50 milioi aldiz kontsumo txikiagoa du eta honek inguruan atzematen den energia urriarekin (argia, bibrazioak, tenperaturaren aldaketak...) elikatzea ahalbidetzen dio. Horrela, funtzionatzeko pilarik behar ez duenez, autonomia energetikoa lortzen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero jo UPNA/NUP-en gunera.



Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari