Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko ikasleen euskara maila

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko ikasleen euskara maila

2008/10/08 - Unibertsitatea.net
Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako UPNA/NUPeko ikasleak dira euskara gehien menperatzen dutenak.

UPNA/NUPek bihar ospatuko den Euskararen Egunaren ildotik, unibertsitateko ikasleen euskara mailaren gaineko datu batzuk jakinarazi ditu.

Honela, unibertsitatean matrikulatutako ikasleen %25,75ak euskara maila ona edo oso ona duela dio, %12,78ak oinarrizko ezagutza eta %56,60ak berriz ez du ezagutzen.

2002ko datuak baino hobeagoak dira aurrekoak, izan ere 2002an, euskara maila ona edo oso ona zutenak %17,95 ziren, oinarrizko maila zutenak %8,05 eta hitz egiten ez zutenak berriz %74 ziren.