Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko Ikasle Batzordeak antolatzen duen "Udaberriko karpa" apirilaren 12an izango da

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko Ikasle Batzordeak antolatzen duen "Udaberriko karpa" apirilaren 12an izango da

2013/03/15 - Unibertsitatea.net
"Udaberriko karpa" jaialdiaren 27. edizioa da aurtengoa eta CD Amayan ospatuko da apirilaren 12an. Sarrerak Arrosadiako campusean jarriko dira salgai jaialdia baino aste bete lehenago.

UPNA/NUPeko Ikasle Batzordea "Udaberriko karpa" unibertsitarioaren edizio berri bat antolatzen ari da Aste Santu osterako.

Urteroko zita da eta apirilaren 12koa 27. edizioa da. Aurten ere egun osoko jaia antolatzeko asmoa dute eta azken urteetan ohitura denez CD Amayan ospatuko da.

Egitaraua ez dute itxi baina ekitaldirako prestatutako Carpa universitaria webgunean joango dira informazioa eguneratzen. Sarrerak jaialdia baino aste bete lehenago jarriko dira salgai Arrosadiako campusean.