Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko Carlos Ruiz irakaslearen azken 10 urteetako ikerketa-ibilbidea saritu du "Electrical and Electronics Engineers"-ek

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko Carlos Ruiz irakaslearen azken 10 urteetako ikerketa-ibilbidea saritu du "Electrical and Electronics Engineers"-ek

2013/11/15 - Unibertsitatea.net
Electrical and Electronics Engineers (IEEE) institutua mundu mailako elkarterik garrantzitsuena da bere alorrean eta 160 herrialdetako 425.000 kide inguru batzen ditu.
UPNA/NUPeko Carlos Ruiz irakaslearen azken 10 urteetako ikerketa-ibilbidea saritu du "Electrical and Electronics Engineers"-ek

Irudia: UPNA/NUP (erdian Carlos Ruiz)

UPNA/NUPeko Carlos Ruiz ZamarreƱo irakaslearen eta ikertzailearen azken 10 urteetako ikerketa-ibilbidea saritu du Electrical and Electronics Engineers (IEEE) institutuak.

IEEE, mundu mailako elkarterik garrantzitsuena da bere alorrean eta 160 herrialdetako 425.000 kide inguru batzen ditu.

IEEE Sensors Council"2013 Early Career GOLD (Graduate Of Last Decade) Award" sariketarekin profesional gazteek sentsoreen alorrean egindako ekarpenak saritzen ditu. Eta Carlos Ruizek mikro eta nanoegituratutako estaldura ultrameharren bidezko uhingidari optikoen gaineko sentsore berrien garapenean egin duen ekarpena da saritu dutena.

(Albistea: UPNA/NUP)