Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPek hiri adimendunei eta material aurreratuei buruzko bi ikerketa institutu sortu ditu

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPek hiri adimendunei eta material aurreratuei buruzko bi ikerketa institutu sortu ditu

2014/12/05 - Unibertsitatea.net
SmartCities eta INAMAT institututekin masa kritikoa sortzea eta nazioarteko hedapena areagotzea lortu nahi da besteak beste.

SmartCities eta INAMAT ikerketa institutuak sortu ditu UPNA/NUPek. Diziplinarteko ikertzaileek egingo dute lan bertan eta helburua da emaitzak gizarteratzea, zientziaren eta teknologiaren alorretako goi mailako profesionalak prestatzea eta erakartzea eta bere jarduera maila guztietan hedatzea.

SmartCities Ikerketa Institutuak hiri adimendunaren kontzeptuaren esparruan egingo du lan eta bertan arituko dira hainbat alorretako ikertzaileak. Besteak beste: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa; Automatika eta Konputazioa, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, Landa Ingeniaritza eta Proiektuak, Zuzenbide Publikoa, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza, eta Matematika eta Informatikako Ingeniaritza.

INAMAT institutuaren helburua da berriz, ezagutza sortzea eta teknologiak garatzea material aurreratuen esparruan. Bertan arituko dira hainbat alorretako ikertzaileak. Besteak beste: Kimika Aplikatua, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, Matematika, Matematika eta Informatikako Ingeniaritza, Nekazaritza Ekoizpena eta Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza.

(Iturria: UPNA/NUP)