Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Universidad de Navarrako ikasle Ekintzaileen Klubak urte bete darama lanean

Dokumentuaren akzioak

Universidad de Navarrako ikasle Ekintzaileen Klubak urte bete darama lanean

2007/06/13 - Unibertsitatea.net
91 ikaslek parte hartzen dute Universidad de Navarraren ekimen honetan eta enpresa mundua eta ikasleen mundua uztartzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

Universidad de Navarrako Ekintzaileen Kluba Universidad de Navarrako Enpresa Fundazioak sustatuta sortu zen eta urte bete darama abian.

Bertan 9 titulaziotako 91 ikaslek parte hartzen dute eta urte honetan zehar hainbat ekintza eraman dituzte aurrera eta horien balorazio oso ona egin dute.

Urte honetan hainbat ekimen sortu dituzte. Esaterako:
      • "Ideas de Negocio" irratsaioa, publikoan hitz egiten trebatzeko eta enpresa munduko gaiez hitz egiteko.
      • "Centinelas del mercado" punta puntako enpresen (Pixar, Inditex...) azterketa sakonak egiteko.
      • "Directivos por un día" ikasleak enpresetako zuzendariekin egun bat lanean egiteko ekimena.
      • "Business and News" aldizkaria.

Unean uneko ekintzak ere antolatu dituzte. Esaterako, 33 bat saio antolatu dituzte ikasleei lan mundua hurreratzeko, adituekin ere bilerak izan dituzte lidergoa eta protokoloa bezalako gaietan formatzeko eta 25 bat enpresarirekin ere bildu dira hauen ikuspuntua ezagutzeko.

Gehiago jakin nahi izanez gero, sartu HEMEN.