Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Universidad de Navarrak eta ISEM Business School-ek hitzarmena sinatu dute

Dokumentuaren akzioak

Universidad de Navarrak eta ISEM Business School-ek hitzarmena sinatu dute

2007/07/05 - Unibertsitatea.net
Moda munduan lan egin nahi duten graduatuei zuzendutako masterra elkarrekin diseinatuko dute.
Universidad de Navarrak, ISEM Fashion Business School-ekin hitzarmena sinatu du moda munduko profesionalak formatzen dituen nazioarteko eskola honetako irakaskuntza-planean eta ikerkuntzetan kolaboratzeko.

ISEM, duela bost urte hasi zen Modako Enpresen Kudeaketa masterra eskaintzen. Masterrean, Universidad de Navarrako eta honen negozio eskolako (IESE) irakasleek ere parte hartu dute.

Masterra 315 ordutakoa da eta mundu honetan lan egin nahi duten graduatuei dago zuzenduta. Bertan, Marketina, Marka Irudiaren Eraikuntza eta Enpresa sorkuntza bezala irakasgaiak ematen dira.