Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Universidad de Navarra gizentasunaren ikerketa baterako gazte bila dabil

Dokumentuaren akzioak

Universidad de Navarra gizentasunaren ikerketa baterako gazte bila dabil

2007/01/31 - Unibertsitatea.net
Ikerketan, 13-16 urte bitarteko 204 gazte gizenek hartuko dute parte, horietatik 40 bat Nafarrak izango dira.

Universidad de Navarrak, gizentasunaren kontrako lanean, EVASYON deituriko ekimena jarriko du martxan. Ikerketarako, programa terapeutiko integral batean parte hartzeko prest dauden gazte gizenen bila dabil. Ikerketak, gizentasunean eragina duten giltzarriak identifikatzea du helburu eta giltzarri hauek ondo bideraturiko programa hezitzaile batek alda ditzazkeen aztertzea.

Honetarako, 204 nerabek parte hartuko dute eta urte betez parte hartuko dute eta pediatra, dietista, psikologo eta kirol entrenatzaileen esku.

Proiektuan, Iruñako Unibertsitate-klinikak, Universidad de Navarrako Farmazia Fakultateak, eta Granada, Madril, Santander eta Zaragozako ospitaleek parte hartuko dute.