Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Universidad de Navarra-ko (UN) irakasle bat, Hollywood eta Europaren arteko erlazioei buruzko nazioarteko proiektu baten Zuzendaria izango da
Erabiltzailearen akzioak

Universidad de Navarra-ko (UN) irakasle bat, Hollywood eta Europaren arteko erlazioei buruzko nazioarteko proiektu baten Zuzendaria izango da

2006/11/29 - Unibertsitatea.net
Alejandro Pardok, Universidad de Navarra-ko (UN) Komunikazio Fakultateko irakasleak, Hollywood eta Europaren arteko elkarlanezko erlazioei buruzko nazioarteko ikerketa zuzenduko du.

Lan hau "Europe-Hollywood" ikerketa taldearen ekintzen artean kokatzen da. Pasa den martxoan Universidad de Navarra-n (UN) sortu zen talde honen helburua Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako zine industrien arteko erlazio ekonomiko eta kulturalak ikertzea da, eta nazioarteko adituek osatzen dute.

Helburu honetaz gain, taldeak beste ikerketa ildo batzuk garatuko ditu; hala nola, Europa mendebaldean filmen banaketari buruzko konparazioak edota europar herrialde desberdinetan zinema amerikarrak izan duen onarpenaren eboluzioa.


Ikerketa talde honetako kideak hauexek dira: Alejandro Pardo, Universidad de Navarra (UN); Paul McDonald, Roehampton University (Londres); Joël Augros, Pariseko Unibertsitatea 8; Joseph Garncarz, Zu Koln unibertsitatea; Fabrizio Montarani, Universidad di Modena e Reggio Emilia; Giuseppe Delmestri, Universidad Degli Studi di Bergamo; Janet Wasko, Oregoneko unibertsitatea.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari