Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Uniproyecta: unibertsitateko proiektu ekintzaile onena saritu nahi duen lehiaketa
Erabiltzailearen akzioak

Uniproyecta: unibertsitateko proiektu ekintzaile onena saritu nahi duen lehiaketa

2014/01/23 - Unibertsitatea.net
Universiak eta RUNAEk antolatu dute lehiaketa eta bi sari banatuko dituzte: 10.000€ eta 5.000€.

Universiak eta RUNAEk , Uniproyecta lehiaketaren 6. edizioa antolatu dute.

Proiektu enpresarialak sustatzea helburu duen lehiaketa da eta bertan banaka edo taldeka parte hartu dezakete ikasle unibertsitarioek edo titulatuek.

Lehiaketak kategoria eta sari izango ditu:

  • Universia ataria saria: unibertsitateko proiektu ekintzaile onenari saria. 10.000€ jasoko ditu irabazleak.
  • Universia Fundazioa saria: Minusbaliotasundun pertsonen arretara bideratutako proiekturik onenari saria. 5.000€ jasoko ditu irabazleak.

 

Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 6a da eta sari banaketa maiatzean ospatuko da.

Uniproyecta lehiaketarako sortutako webgunean duzu ekimenaren gaineko informazio guztia: oinarriak, arauak...

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari