Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatearen unibertsoa bildu nahian

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitatearen unibertsoa bildu nahian

2006/11/29 - Unibertsitatea.net
Gaur arratsaldean UEUk UNIBERTSITATEA.NET ataria aurkeztuko du Donostian.

UEUrentzat erronka handia den proiektu honen helburua komunitate unibertsitario euskaldunarentzat erreferentziala izango den gunea sortzea da, unibertsitateari buruzko informazioa bildu eta harremanak sustatzeko asmoz. Bertan irakasleek, ikasleek, ikertzaileek, gurasoek e.a.ek hainbat zerbitzu topatuko dituzue: ikasketei buruzko orientazioa, ikerketarako tresnak, apunte eta materialen txokoa, albisteak, eztabaidak, blogak, ikasketa bilatzailea, azoka,...

Proiektuak Deustuko Unibertsitatea (DU), Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea (MU), Nafarroako Unibertsitatea (UN), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) eta Paueko Unibertsitatearen interesa piztu du eta dagoeneko elkarlanean gabiltza guztiekin.

Egitasmo honek aurrera egiteko, ordea, ezinbestekoa dugu bisitatuko gaituzuen guztion laguntza, iradokizunak, eskaerak, kritikak, aldarrikapenak, mesedeak,... Beraz,
 
Bidaiatu Unibertsitatea.net unibertsoan!