Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsoaren historiaren errepasoa egingo dute zientzialariek larunbatean Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Unibertsoaren historiaren errepasoa egingo dute zientzialariek larunbatean Bilbon

2013/05/23 - Unibertsitatea.net
Jardunaldian parte hartuko duten zientzialariekin bizitzaren eta gizateriaren historiaren errepasoa egingo da Big Bang-etik hasita. Gainera unibertsoak izan ditzakeen bukaera desberdinak ere azalduko dira.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Naukasek Unibertsoa egun batean dibulgazio zientifikoko jardunaldia antolatu dute.

Bertan kosmosaren, bizitzaren eta gizateriaren historiaren errepasoa egingo da Big Bang-etik hasita. Gainera unibertsoak izan ditzakeen bukaera desberdinak ere azalduko dira.

Jardunaldian hainbat zientzialarik parte hartuko dute eta goizeko eta arratsaldeko hitzaldietan banatu dute saioa. Hauxe da egitaraua:

  • 9:45. Jardunaldiaren aurkezpena eta inaugurazioa.
  • 10:00. Big Bang. Miguel Santander (Astrofisikaria eta zientzia fikziozko idazlea).
  • 10:30. Lehenengo galaxiak. Javier Armentia (Astrofisikaria eta Pamplonetarioaren zuzendaria).
  • 11:00. Izarren bizitza. Natalia Ruiz (Zientzia dibulgatzailea).
  • 11:30. Atsedenaldia
  • 12:00. Eguzki-sistemaren sorrera. Ricardo Hueso (UPV/EHUko GETen irakaslea eta UPV/EHUko Planeta-zientzien taldeko kidea).
  • 12:30. Lurraren sorrera. César Tomé (Zientzia dibulgatzailea).
  • 13:00 - Bizitzaren sorrera. Carlos Briones (CAB-INTA Astrologia Zentroko Eboluzio Molekularreko Laborategian CSICeko Zientzialaria).
  • 13:30-17.00. Etena.
  • 17:00.- Eboluzioa. Antonio Osuna "Biotay" (Zientzia dibulgatzailea).
  • 17:30.- Bizitza eta aniztasuna. Carlos Chordá (Zientzia dibulgatzailea).
  • 18:00.- Gizakiaren lehen urratsak. Pepe Cervera (Paleontologoa eta zientzia dibulgatzailea).
  • 18:30. Atsedenaldia.
  • 19:00. Kultura eta giza eboluzioa. Juan Ignacio Pérez (Fisiologiako katedraduna eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna).
  • 19:30. Gizateriaren etorkizuna, unibertsoko figurantetik gidoilarira. Gouki (Zientzia dibulgatzailea eta transhumanista).
  • 20:00. Unibertsoaren amaiera. Aitor Bergara (UPV/EHUko Fisika Irakaslea eta Materialen Fisikako Zentroko kidea, CSIC/EHU).

 

Jardunaldia maiatzaren 25ean ospatuko da UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. Sarrera doakoa da.