Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatera sartzeko sarrera notak non bilatu ditzaket?
Erabiltzailearen akzioak

Unibertsitatera sartzeko sarrera notak non bilatu ditzaket?

2011/02/15 - Unibertsitatea.net
Iparrorratza orientazio-zerbitzuak Euskal Herriko unibertsitateetako ikasketen sarrera notak eta prozesuak zeintzuk diren azaltzen duen informazioa bildu du.

Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazio-zerbitzuan unibertsitatera sartzear dauden ikasleek egindako galderetako bat sarri errepikatzen ari da: Non aurki dezaket sarrera notei buruzko informazioa?.

Egia esanda batzuetan ez da erraza informazio hau eskuratzea izan ere, unibertsitate bakoitzak bere sarrera prozesuak ditu, batzuek sarrera notak argitaratzen dituzte beraien webguneetan, beste batzuk berriz ez...

Hori dela eta, ikasleen artean hainbeste zalantza sortzen dituen kontu hau argitzeko Iparrorratza orientazio-zerbitzuak Euskal Herriko unibertsitateek darabilten sarrera prozesuen eta noten gaineko informazioa bildu egin du.

Egin klik ondorengo galderan eta informazio guztia aurkituko duzu: Zein izan da gradu hauetan sartzeko nota? Medikuntza, Irakasle Ikasketak, Ingeniaritza, Ingeleseko ikasketak... Galdera honetan nahi duzun ikasketen sarrera notak nola bilatu azaltzen dizugu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari