Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatean zer ikasi erabakitzen laguntzeko orientaziorako azokak hasi dira
Erabiltzailearen akzioak

Unibertsitatean zer ikasi erabakitzen laguntzeko orientaziorako azokak hasi dira

2013/01/17 - Unibertsitatea.net
Ez da lan erraza izaten zer ikasi nahi den aukeratzea eta besteak beste lan hori errazteko unibertsitateek orientaziorako azokak antolatzen dituzte. EHUk larunbat honetarako antolatu du lehena.

Unibertsitatera sartzear dauden ikasleek aurki aukeratu beharko dute zer ikasi nahi duten.

Ez da lan erraza izaten eta besteak beste aukeraketa errazteko unibertsitateek orientaziorako azokak antolatzen dituzte.

Bertan, azoka antolatzen duen unibertsitate bakoitzak eskaintzen dituen gradu guztien informazioa jartzen du ikasleen eskura: stand-en bitartez, hitzaldiak antolatuz... Eta gehienetan ikasleen zalantzak argitzeko graduetako irakasleekin aurrez-aurre aritzeko aukera egoten da.

Larunbat honetan EHUk lehenengo azoka antolatuko du eta stand-ez gain hainbat dira antolatu dituen hitzaldiak:

 

Joango gara gainerako unibertsitateek antolatzen dituzten ekimenen berri ere ematen.

Hala ere, gogoratu atari honetan Zer, non ikasi graduko ikasketen bilatzailea dugula. Bertan Euskal Herriko uinibertsitate guztiek eskaintzen dituzten tituluen gaineko informazioa erraz aurkituko duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari