Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatera sartzeko hautaproba ekainean egingo da

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitatera sartzeko hautaproba ekainean egingo da

2013/02/26 - Unibertsitatea.net
EAEko eta Nafarroako ikasleek ekainaren 5, 6 eta 7an egingo dute unibertsitatera sartzeko proba. Hautaproba gutxienez 2014ra bitartean mantenduko da.

2013/2014 ikasturtean unibertsitatera sartu nahi duten ikasleek sasoi erabakigarria bizi dute hilabeteotan. Oraintxe erabaki behar dute zer den ikasi nahi dutena eta interesatzen zaien unibertsitateetan aurrematrikula egin behar dute.

Ondoren, beste egiteko garrantzitsu bat dute ekainerako: unibertsitatera sartzeko hautaproba gainditzea eta ikasi nahi duten ikasketarako nota nahikoa eskuratzea.

EAEko eta Nafarroako ikasleek badakite dagoeneko noiz egingo dieten azterketari aurre: ekainaren 5, 6 eta 7an. Gainditzen ez dutenentzako bigarren deialdia berriz Nafarroan ekainaren 26, 27 eta 28an izango da eta Euskal Autonomia Erkideagoan uztailaren 3, 4 eta 5ean.

 

Hautaproba gutxienez 2014ra arte mantenduko da

Espainiako Hezkuntza Ministerioak Hezkuntza Legedia aldatzeko “Anteproyecto de Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (LOMCE)" deritzonarekin zer gertatu jakin bitartean egungo unibertsitatera sartzeko hautaproba mantendu egingo da. Gutxienez 2014ra bitartean.

Ikasketak hautatzeko laguntza:

Oraindik zer ikasi erabaki ez baduzu eta informazioa aurkitzeko zailtasunak badituzu jo Zer, non ikasi Euskal Herriko unibertsitateetako graduko ikasketen bilatzailera.