Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatera sartzeko hautaproba gaur amaitzen da

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitatera sartzeko hautaproba gaur amaitzen da

2008/06/13 - Unibertsitatea.net

Gaur amaitzen diren unibertsitatera sartzeko hautaprobetan Hego Euskal Herriko 9.594 ikaslek hartu dute parte.

UPV/EHUn ezustekoa izan dute Historia eta Filosofia azterketa herenegun egin zuten ikasleek. Ez zuten azterketan galdera hautatzeko aukerarik izan eta gaur azterketa berriz errepikatu behar izan dute. Gaurkoa aurrekoa baino kaxkarrago eginez gero azterketa ez entregatzeko aukera izango dute eta lehenengoa zuzenduko zaie.