Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzeko hautaproba euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute

Dokumentuaren akzioak

Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzeko hautaproba euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute

2011/06/17 - Unibertsitatea.net

Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzeko Baxoa froga gainditu behar dute eta Lapurdiko, Nafarroa Beherako eta Zuberoako 1.977 ikaslek atzo ekin zioten azterketari.

Azterketan Geografia eta Historiako ikasgaiak euskaraz egiteko aukera dute soilik Ipar Euskal Herriko ikasle euskaldunek eta Bordeleko Errektoretzat aurtengo azterketarako pausoak emango zituela agindu bazuen ere, ez omen du agindutakoa bete. Ondorioz, Etxepare Lizeoan euskaraz ikasi duten 50 ikasle inguruk frantsesez gainditu beharko dute Baxoa.

Hautaproba euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko ekintza ugari egin dituzte azken egunotan.