Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk
Erabiltzailearen akzioak

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

2013/09/10 - Unibertsitatea.net
Edozeini zabalduta dagoen deialdia da baina bereziki baloratuko dira autore gazteen lan-proiektu indibidualak eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak. Proiektuak irailaren 15etik urriaren 31ra aurkeztu behar dira.

UEUk unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen 12. deialdia egin du.

Hiru dira eskaintzen diren poltsak eta edonork parte hartu dezakeen arren, bereziki baloratuko dira autore gazteen lan-proiektu indibidualak eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak.

Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlokoa izan daiteke: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpen-gintza, kazetaritza eta komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia eta metereologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea nahiz gastronomia.

Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da eta bakoitzaren diru-zenbatekoa 1.000 eurokoa.

Interesa izanez gero jakizu irailaren 15etik urriaren 31 bitartean duzula proiektua aurkezteko epea.

Edozein kasutan informazio guztia UEUko webgunean aurkituko duzu: Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsak: 2013ko deialdia.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari