Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk
Erabiltzailearen akzioak

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

2010/10/04 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko 2010. urteari dagokion diru-poltsen deialdia egin du.

Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urte betekoa izango da, eta diru-zenbatekoa 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia da hau.  Oinarriak UEUren webgunean topatuko dituzu.

 

Azaroaren 15era arte aurkeztu ahalko da dokumentazioa.
Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari