Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitateko 28 ikasle ohi ari dira aholkulari Iparrorratza orientazio-zerbitzuan

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitateko 28 ikasle ohi ari dira aholkulari Iparrorratza orientazio-zerbitzuan

2009/03/23 - Unibertsitatea.net

Unibertsitatera sartzeko dauden ikasleentzako garai berezia da, izan ere, etorkizunean egingo dituzten ikasketak hautatzen ari dira. Zalantza ugari izaten dituzte eta hauek bideratzen laguntzeko Iparrorratza orientazio-zerbitzua du Unibertsitatea.net atariak.

 

Zer da Iparrorratza?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua euskarazko ikasketa-orientabiderako on line zerbitzua da, inpartziala, pertsonalizatua, doakoa eta bere alorrean bakarra. 2008ko otsailean martxan jarri zen eta dagoeneko 180 galderatik gora jaso eta erantzun dira. Gaur atal berri bi jarri dira martxan.

 

Zeintzuk dira martxan jarri diren atalak?

    • Esteka interesgarriak: Interneten informazio asko dago baina beti ez da erraza izaten behar duguna aurkitzea. Hori dela eta, orientazioaren alorrarekin zerikusia duten estekak sailkatuta eta bilduta eskaintzen dira atal honetan.
    • Ikasle ohien aholkuak: Unibertsitatean sartzeko dauden ikasleen eta ikasle ohien arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen duten foroek osatzen duten atala da. Titulazio-familia desberdinetako ikasketen gainekoak izango dira eta ikasketak aukeratzen ari diren ikasleek bertan galdetzeko aukera izango dute: unibertsitateko bizitzaren egunerokotasunaz, ikasketen edukiaz...

 

Zeintzuk dira martxan jarri diren foroak?

14  foro jarri dira martxan eta Euskal Herriko 5 unibertsitatetan (Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP eta UPV/EHU) ikasitako 28 ikasle ohi ari dira galderei erantzuten. Martxoaren 23tik apirilaren 3ra egongo dira martxan eta 24 orduko epean erantzungo dute ikasle ohiek.

Foroak zeintzuk diren jakiteko edo orain arte egindako galderak kontsultatzeko joan Ikasle ohien aholkuak atalera.