Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hiru ikaslek mundua bizikletarekin zeharkatuko dute UPV/EHUko marka zabaltzeko
Erabiltzailearen akzioak

Hiru ikaslek mundua bizikletarekin zeharkatuko dute UPV/EHUko marka zabaltzeko

2013/07/05 - Unibertsitatea.net
Ikasleek bidaian zehar bizitakoak "biziklautak" gunean jarraitzeko aukera egongo da.
Hiru ikaslek mundua bizikletarekin zeharkatuko dute UPV/EHUko marka zabaltzeko

Irudia: UPV/EHU

Uztailaren 6an hasiko dute UPV/EHUko hiru ikaslek munduari itzulia bizikletan emateko abentura.

Biziklautak deitu diote ekimenari eta bihar Bilbon hasiko dute 18 hilabetez luzatuko den bidaia.

Hiru gazteak UPV/EHUko ikasleak edo ikasle izandakoak dira:

  • Javier Escuderok Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua eta graduondoko bat amaitu berri du.
  • Hodei Oruetak Filologia Klasikoa ikasi du.
  • Goiznabar Monclus Arteko Graduko ikaslea da.

 

Bidaian zehar UPV/EHUk duen nazioarteko unibertsitate sarearen laguntza jasoko dute eta lau kontinentetan zehar bizikletarekin egingo duten itzulia biziklautak gunean jarraitzeko aukera egongo da.

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari