Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitateko euskarazko ikasmaterialaren produkzioa sustatzeko diru-laguntza emango du aurten ere UEUk

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitateko euskarazko ikasmaterialaren produkzioa sustatzeko diru-laguntza emango du aurten ere UEUk

2008/10/16 - Unibertsitatea.net
Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 14ra arte egongo da zabalik

Urte beteko iraupena eta 3.000 euroko diru-laguntza. Horixe da UEUk eskaintzen duena. Unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko VII. deialdia zabalik dago dagoeneko. Jakintza-arlo guztietara dago irekita deialdia, eta guztira hiru diru-poltsa banatuko dira.