Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatearen eta errendimendu handiko kirolaren bateragarritasunari buruzko jardunaldia antolatu du Deustuko Unibertsitateak gaurko

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitatearen eta errendimendu handiko kirolaren bateragarritasunari buruzko jardunaldia antolatu du Deustuko Unibertsitateak gaurko

2014/04/09 - Unibertsitatea.net
Ekimenaren baitan, hiru hitzaldi eta mahai-inguru bat antolatu dituzte errendimendu handiko kirolariekin, Deustuko Unibertsitateak asteazkenean ospatuko duen Kirolaren Egunarekin bat eginez.

Deustuko Unibertsitateak Unibertsitatea eta errendimendu handiko kirola. Bateragarriak? jardunaldia antolatu du, unibertsitatea eta errendimendu handiko kirola bateragarriak eta uztargarriak ote diren aztertzeko. Horretarako, egungo errendimendu handiko kirolariek eta erretiratuek hartuko dute parte.

Unibertsitate horrek asteazkenean Kirolaren Eguna ospatuko du, eta ospakizun horren baitan antolatutako ekimena da. Jardunaldia gaur, apirilaren 9an, izango da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Gradu Aretoan. Hiru hitzaldi eta mahai-inguru bat izango dira, orotara. Honatx egitarau osoa:

  • 17:00: aurkezpena.
  • 17:05: Iñaki Alabaren hitzaldia (Real Sociedadeko jokalari ohia eta gaur egun, banka sektoreko langilea).
  • 17:25: Jon Ojangurenen hitzaldia (Deusto Donostia Football Team futbol taldearen sortzailea, AEBetako unibertsitate kiroleko ereduari jarraitu nahi dion taldea).
  • 17:45: Ramón Ciden hitzaldia (jauzi hirukoitzeko olinpiar atleta, RFEA Espainiako Atletismo Federazioko zuzendari teknikoa eta atletismoko entrenatzailea).
  • 18:30: mahai-ingurua Ion Ansotegiren (Real Sociedadeko jokalaria), Osertz Alday (Hondarribiko arraunlaria), Oiana Blancoren (judoko munduko txapeldunordea), Maitane Azpeitia (atletismoko kirolaria) eta Paul de la Cuestaren (eskiatzaile olinpikoa) artean.

 

(Iturria: Deustuko Unibertsitatea)