Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zer, non ikasi: unibertsitateko ikasketen bilatzailea
Erabiltzailearen akzioak

Zer, non ikasi: unibertsitateko ikasketen bilatzailea

2013/02/05 - Unibertsitatea.net
Zer, non ikasik unibertsitate desberdinetako graduko ikasketak gune bakar batean biltzen ditu eta egun 11 unibertsitate edo zentro atxikiren 76 ikastegitako 334 titulaziotik gorako informazioa eskaintzen du.

Zer, non ikasi Euskal Herriko unibertsitateek eskaintzen dituzten graduko tituluen bilatzailea da eta 2006tik dago Unibertsitatea.net atarian martxan.

Bere bereizgarri nagusia da unibertsitate desberdinetako graduko ikasketak gune bakar batean biltzen dituela eta honek informazioa azkar eta erraz bilatzeko aukera ematen du.

Zer, non ikasi ikasketak bilatzeko tresna interesgarria da besteak beste ezaugarri hauengatik:

 

Bilaketa aukera anitzak:

  • Informazio asko jasotzen da Zer, non ikasin, baina informazio hau era errazean eskuratzeko hainbat bilaketa mota eskaintzen ditu: jakintza alorren araberako bilaketa, unibertsitateen araberakoa, etiketen bidezkoa, Bilaketa aurreratua...

 

Informazio zabala:

  • Zer, non ikasin eskuratzen den informazioa zabala da: ikasketen gaineko informazio orokorra, kredituen gainekoa, dituen espezialitateak, zein fakultatetan ematen den, unibertsitatearen gaineko informazioa, ikasketetara sartzeko beharrezko bete beharrak zeintzuk diren, gutxieneko nota... eta nahi izanez gero unibertsitatearekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ere ematen da.
  • Egun, 11 unibertsitate edo zentro atxikiren 76 ikastegitako 334 titulaziotik gorako informazio zabala jasotzen du. Eta gainera, oraintxe gabiltza unibertsitateek jakinarazi dituzten ikasketa berriak gure datu-basean eguneratzen. Honela, kontsultatzeko moduan daude dagoeneko besteak beste: Zierbenan kokatutako DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao campusak eskaintzen dituen Arte Digital eta Animazioko Arte Ederretako Gradua eta Denbora Errealealeko Simulazio Interaktiboen Zientzietako Gradua, Mondragon Unibertsitatearen Ingeniaritza Biomedikoko Gradua...

 

Android aplikazioa:

  • Google Play-n eta "Zer non ikasi" izenpean bilatzailearen Android aplikazioa eskuragarri dago nahi duenak norbere mugikorretik nahi haina kontsulta egiteko.

 

Oraintxe da unibertsitateko ikasketak hautatzeko garaia eta zeregin zail horretan laguntzeko erabili ezazu Zer, non ikasi!!!

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari