Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatean zer ikasi erabakitzen laguntzeko ate irekiak IMHn
Erabiltzailearen akzioak

Unibertsitatean zer ikasi erabakitzen laguntzeko ate irekiak IMHn

2013/01/22 - Unibertsitatea.net
Unibertsitatera sartzeko dauden ikasleentzako orientazio azokak eta ate irekien saioak antolatzen hasita daude unibertsitateak. Gaur Elgoibarko IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolak antolatutakoen berri emango dugu.

Unibertsitatera sartzeko dauden ikasleentzako orientazio azokak eta ate irekien saioak antolatzen hasita daude unibertsitateak.

Egunotan UPV/EHUk eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako saioen berri eman dugu eta gaur, IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolak antolatutako ate irekiak aipatuko ditugu.

IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskola Elgoibarren kokatuta dago eta Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza gradua eskaintzen du.

Ingeniaritza honetan interesa baduzu egun hauetan antolatu dituzte ate irekien saioak:

  • Otsailak 2, 11.00
  • Martxoak 9, 11.00.
  • Apirilak 20, 11.00.
  • Maiatzak 25, 11.00.
  • Ekainak 12, 17.00.

 

Bertaratu nahi izanez gero deitu 943.74.82.64 telefono zenbakira edo bete saioetarako apropos sortu duten formularioa.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari