Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitateak arduratuta daude ezin dituztelako irakasle berriak kontratatu

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitateak arduratuta daude ezin dituztelako irakasle berriak kontratatu

2014/02/17 - Unibertsitatea.net
Irakasleen batez besteko adina 53 urtekoa da, azken 40 urtetako altuena; eta unibertsitateek salatu dute Espainiako Gobernuak egindako murrizketen ondorio dela bizi duten egoera larria.
Unibertsitateak arduratuta daude ezin dituztelako irakasle berriak kontratatu

Irudia: Nafarroako Unibertsitatea

Unibertsitateetako errektoreen G9aren batzarra arduratuta agertu da unibertsitateetako irakasleak geroz eta zaharragoak direlako, eta irakasle berriak kontratatu nahi dituztelako, baina ezin dutelako. Tartean daude UPV/EHU eta UPNA/NUP. Espainiako unibertsitate publikoetako buruen iritziz, Madrilgo gobernuak krisi ekonomikoaren harira egindako murrizketengatik dituzte muga horiek.

Oviedoko Unibertsitatearen txosten baten arabera, irakasle titularren eta doktoreen batez besteko adina 53 urtekoa da, azken 40 urtetako altuena. Hori dela eta, G9 taldeak eskaera bat egin dio Hezkuntza ministerioari: "Ez dugu eskatzen diru gehiago, bai baitakigu zein egoeretan dagoen herrialdea. Eskatzen duguna autonomia gehiago da gure pertsonala kudeatzeko".

Irakasleen zahartzea 2000. urtera arte egindako aurre erretiroen ondorio delakoan daude adituak. Hala, horri orain bi urte Espainiak ezarritako muga gehitu behar zaio; hots, aurre erretiratutako hamar irakasleetatik bakarra kontratatzen bakarrik uzten du neurri horrek.

 

(Iturria: Educaweb)