Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatea.net itxuraldatu dugu

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitatea.net itxuraldatu dugu

2011/03/01 - Unibertsitatea.net
2006an Unibertsitatea.net ataria plazaratu zeneko portada egokitu egin dugu. Gainera, Zer, non ikasi titulazioen bilatzailea berritzen gabiltza eta sare sozialetara ere laster egingo dugu jauzi.

Unibertsitatea.net atarian hainbat berrikuntza gauzatzen ari gara eta dagoeneko ikusgai duzu portada berria.

2006an ataria kaleratu genuenean sortutako sarrera orriari astindu txiki bat eman diogu eta orain ataria osatzen duten ataletako eduki dinamikoak portadara atera ditugu. Beraz, portadatik bertatik jarraitu ditzakezu azken iragarkia, Iparrorratza orientazio-zerbitzuko galdera, apuntea, blogetako postak eta albisteak.

Unibertsitatea.net atariko Euskal Herriko graduko titulazioen bilatzailea (Zer, non ikasi) ere  berritzen ari gara eta sare sozialetara ere aurki egingo dugu salto.