Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatea.net atariak diseinu moldagarria du

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitatea.net atariak diseinu moldagarria du

2014/12/09 - idoia
Unibertsitatea.net ataria doitu dugu gailu mugikorretan egoki ikusi eta bistaratu dadin, diseinu moldagarria inplementatuz.

Web diseinu arduratsua webguneak garatzeko eta diseinatzeko teknika bat da eta berari esker webgunea erabiltzailearen ingurunera (gailuaren ezaugarrietara) moldatzen da. Erabiltzailea ze gailutatik sartzen den hartzen da kontuan eta horren arabera edukia bera moldatzen da automatikoki gailuaren ezaugarrietara. Ildo honetatik, ataria era guztietako gailuetan bistaratzeko egokitu da.


Egun, gailu mugikor batetik unibertsitatea.net ataria bisitatzen duen orok nabigazio azkar eta argia egiteko aukera izango du. Oso modu intuitiboan erakutsiko zaizkio edukiak eta erraz nabigatuko du atariak dituen atal desberdinetan zehar.


www.unibertsitatea.net ataria jarrita, atariko portadara eramango du gailuak eta bertan gaur egun ordenagailutik ikusi ditzakeen atal guztiak aurkituko ditu: albisteak, azken iragarki eta apunteak.... Honez gain, goikaldean, eskuinaldean, atariko eduki guztietatik nabigatu ahal izateko botoia uneoro izango du eskura.