Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitate mailako euskarazko liburuen erakusketa Nafarroako Liburutegian

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitate mailako euskarazko liburuen erakusketa Nafarroako Liburutegian

2012/12/05 - Unibertsitatea.net
619 liburuk osatzen duten bildumako 150 liburu erakutsiko dira erakusketan. Hala ere, EIREk eta Nafarroako Liburutegiak sinatutako hitzarmenari esker bilduma osoa liburutegiko 2. solairuan kontsultatzeko aukera egongo da erakusketa amaitu ostean.

Unibertsitate mailako euskarazko liburuen  erakusketa antolatu du EIREk Nafarroako Liburutegian. Aurtengoa VII. edizioa da eta bertan 1990az geroztik argitaratutako jakintza alor desberdinetako liburuak erakutsiko dira. Hain zuzen ere, 619 liburuk osatzen duten bildumako 150 liburu.

Liburutegiko beheko solairuan kokatu da erakusketa eta datorren abenduaren 15era arte egongo da ikusgai.

Honez gain erakusketa amaitu ostean bilduma osoa liburutegiko 2. solairuan kontsultatzeko aukera egongo da EIREk eta Nafarroako Liburutegiak sinatutako hitzarmenari esker.