Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia ireki du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia ireki du UEUk

2018/06/11 - Unibertsitatea.net
Orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnen lana sustatu nahi da hiru diru-poltsekin batez ere. Bakoitza 1.000 eurotakoa izango da eta 12 hilabeteko iraupena izango du.

Udako Euskal Unibertsitateak, "Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak 2018ko deialdia" ireki du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoa izan daiteke ikasmateriala. Adibidez: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpengintza, kazetaritza eta komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia eta meteorologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea eta gastronomia, ingeniaritza, filologia eta geografia.

Deialdia edozein autorerentzat zabalik dagoen arren orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnen lana sustatu nahi da batez ere. Hori dela eta, bereziki baloratuko dira autore gazteen lan-proiektu indibidualak nola talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak.

Hiru dira eskaintzen diren diru-poltsak, bakoitza 1.000 eurotakoa eta 12 hilabeteko iraupena izango dute. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2018ko ekainaren 15etik urriaren 3ra arte (biak barne).

Deialdiaren gaineko informazio zehatza hemen aurkituko duzu: Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak 2018ko deialdia