Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UNEDek hezkuntza-edukiak atzitzeko plataforma irekia eratu du: UNED Abierta

Dokumentuaren akzioak

UNEDek hezkuntza-edukiak atzitzeko plataforma irekia eratu du: UNED Abierta

2012/11/02 - Unibertsitatea.net
Plataforma honetan hezkuntza-baliabide eta material irekiak (Open Educational Resources edo OER) bildu eta sailkatu dituzte. Modu erraz batean eskuratu daitezke eduki-mota edo unibertsitatearen zabaltze-kanalen bidez.

UNED Abierta-k atzipen irekia duten baliabide guztiak eskaintzen ditu unibertsitate komunitatea osotzen dutenei zein interesa duen edonori. Proiektu honetan topa ditzakegu, besteak beste, irrati eta telebista saioak, multimedia edukiak, hezkuntza-baliabideak, digitalizatutako funts historikoak, ekimen eta egitasmo ugari, podcast-ak, liburu elektronikoak, datu baseak, doktorego tesiak, zientzia-aldizkariak, ikasketa-gidak eta UNEDek ematen dituen COMACursos Online Masivos y Abiertos.

Ekimen honen helburu nagusia debaldeko hezkuntza-materiala biltzea, sailkatzea eta atzipena erraztea bada ere, eduki-irekiak sortzea sustatu nahi du hein berean. Hartara, hezkuntza komunitateak bere osotasunean parte hartuko duen eredu kolaboratibo berriak artikulatuko ditu, irakasleak, ikerlariak edo ikasleak, aldi berean, lan berrien sortzaile eta jasotzaile izan daitezkeelako.

Baliabideak gordailu ezberdinetan bilduta eta sailkatuta daude, UNED berari buruzko informazio gehiagorekin osatzen delarik: