Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UNEDek emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko ikastaroa antolatu du

Dokumentuaren akzioak

UNEDek emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko ikastaroa antolatu du

2007/04/12 - Unibertsitatea.net
Tuterako UNED zentroak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren legea aztertuko duen ikastaroa antolatu du apirilaren 24, 25 eta 26an.

Cristina Zoco Zabala UNED eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea izango da ikastaro honen zuzendaria Antonio Torres del Moral katedradunarekin batera. Ikastaroaren prezioa 55 eurokoa da eta ikasleentzat 15 euroko beherapena egongo da. Era berean, aukera askeko kreditu bat lortzeko balioko du.